XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAURKO ARAZOAK. EUSKAL-EKONOMIA BARRI-ITURRIA

Euskal diru oin edo Ekonomia kinka larrian aurkitu oi da.

Danok zer au baieztu bearra dogu egitan.

Egoera onen zioak bere, zustrai ezbardiñekoak diranez, ez da ez erreza zergaiti bakoitxari bere neurria artzea.

Ori ta be, esan bear dogu, onetan politika ta gizarte-arazoak zati aundi bat izan dabela.

Bota dagiogun begirakada labur bat gure ekonomiari.

Asteroko ekonomi-barriemoille batek, Empresa 2000 izenezkoa bera, oraintsu idaz-lan bi argitaratu ditu Euskal-Erriaren ekonomia, gain-gaiñezka ba'da be, lantxo oneitan aztertuaz.

Idaz-lan bi onein muiña bareala lerro batzuetan emotera noatzue.

LEIZARUNTZ GOAZ

Euskalerriaren izaera egungo egunean, barren-barrendik ustelduta ta kutsatuta dago.

Euzkadi'ko politika-arazo astun ta larriak gure diru-oiñari mazkal-ezaindu ta itxura bakoa damotsoe bene-benetan.

Bestalde, euskal-industriak beti danik izan dauan garrantzi parebakoa illunduta lez dager urte oneitako sezeziño-aldegite nabarmena gaitik.

Gaitza ez da oraingoa.

Ez ta ere, 1973'ean asitakoa.

Urte artan tximist eta beste enerji-indarren gaitz-aldi, krisisen asiera nabaitu ba'genduan.

Aurreragotik datorku ekonomi-gaisotasun au, ain zuzen be.

Olan ba, egunotan gaiso-aldia gorengo maillan aurkitu oi dala esan geinke.

Eta ekaitza igaro ondoren barealdi pozgarria datorren lez, era berean, gure ekonomiaren egun-senti barriztatua, piztuera itxaropentsua, ur-urrean dagola deritxagu.

TRESNA BARRITZEA

Tresna barritzearen gareia eldu jaku.

Lantegigaiak geienbaten aldatu bearra dabe berein Euskal-industrietan eta aldaketa au ez tresna zarretan bakarrik, baita be, ta gogotsuago, euskotar guztion gizarte-artuemonetan nabaritu bear da, euskaldun eta bertoratu diran dan-danok geroago ta alkar-begirune ta bizi laguntz obeagoaz bizi gaitezan.

DEMOKRAZIA TA LANGILLEAK

Demokrazia osoa lortzeko su ta gar gabiltz euskaldunok.

Ez uste, baiña, naikoa danik.

Ez bein.

Onez gain guztiz preminazkoa dogun elkargo ta langilleen alkartasun ta batasun zintzo bat lortu bearra dogu.

Danok leporatu bear dogu lan ori.

Bai buruzagi ta nagusiak, baita be beargin eta erri lauak, guztion arazoa danez, gure aberriaren diru-oiña len bait len gaizkatuaz.

Gure ekonomiak horrela izango ditu barriro be galdu zituan aukera ta gaingora gogoangarriak.

BESTE ERRIALDEETARA

Bigarren idaz-lanak diñoanez, Euskal-elkarte batzuk edo beste erkietara doaz edo euren Elkargo-zabalpenak kanporatuz, errialde orretaruntz luzatu daroez.

Edonork dakus jokaera onek, bata zein bestea, oso galgarriak dirala gure ekonomiarentzat.

Olan jarraitzekotan, Euskal-Buruzagiak, bedarra ankapetik ebagiten, igitauten daragoie Euskalerrian, zenbatu ezin beste kalte berari damotsela.

Pakea, gentza, bear-bearrekoa dogu.

Euskalerria beargiña da eta ekiñaldi iraunkor bizi bategaz, eragozpen guztiak gainduko doguzalakoan gagoz.

Olan burdin eta galtzairu-arazoak, bardin arrantza ta arrantzaleekin zer-ikusirik daukenak, olan lantegi txiki ta erdi-maillakoenak, era berean ostatudunenak, baita be diru ta bialgai ateratzailleenak, abar eta abar... danak gaindu geinkez, eta len baten izan giñan Erri paketsu, jori ta beargiña barriro be izatea lortu.

Gaizkatu dagigun ba, gure ekonomia!!!

ARREGI'tar Josu'k.